Eneko Sota eta hemezortzi akordeoilari sarituak, Arrasaten

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 01:00

Aurten ere, Arrasateko akordeoi jaialdian izan dira Her­na­niko hainbat akordeoilari hila­ren 10eko asteburuan. Her­nani Musika Eskolako ikas­leak edo ikasle izandakoak dira horietako gehienak, eta makina bat domina lortuta egin zuten buel­ta duela bi aste.

Eneko Sotok, bi sari
Saridunetako bat izan zen Ene­ko Soto Zabaleta 16 urteko hernaniarra. Larunbateko jai­al­di­ko Ganbara 3 kategorian har­tu zuen parte Zizurkilgo Alba Fernandez Pitarekin batera, eta urrezko domina janzteaz gain, diru-saria ere jaso zu­ten.   
Igande horretan, hilaren 11n, ere Arrasaten izan zen So­ta, oraingo honetan, bakarlari bezala. Saria jaso zuen han ere: hirugarren izan zen Ju­nior mailan.
Musika Eskola Publikoko ikaslea izandakoa da Eneko Sota, eta gaur egun, Donos­tiako Francisco Escudero Mu­sika Kontserbatorio Profesio­na­le­an ikasten du.

Beste hemezortzi saritu
Hernani Musika Eskolako akor­­deoi ikasleek ere emaitza ederrak izan zituzten. B hastapenean, urrezko domina jaso zu­ten, Ekhiñe Gurrutxagak, Elene Lopezek, Larraitz Lujanbio, In­tza Otamendi eta Uxue Zugas­tik; eta zilarrezko domina, Ene­ka Alsa­suak, Haizea Esna­lek, Uxue Na­va­rrok eta Janire Urru­tiak.  B Mailan, Nora Lope­zek urrea lortu zuen, eta Miren del Castillok, zilarra. C hastapenean, urrezko domina lortu du Elene Lizeagak, eta zilarra Ma­len Arantzegik, Naia Lorentek, Araitz San Emeteriok eta Naia­ra Nuñezek. Eta C mailan, zilarra, Ainhoa Azabalek eta Nagore Bengoetxeak.
Taldeka, zilarra jantzi zuten Elene Lopez, Larraitz Lukanbio, Araitz San Emeterio eta Uxue Zugastiren taldeak, eta Malen Arantzegi, Naia Lorente, Ane Ortiz eta Jaire Urrutiarenak, Ganbara 1ean; eta Ainhoa Azabal, Nagore Bengoe­txea,  Mi­ren Del Castillo, Nora Lo­pez eta Uxue Nabarrok, Gan­bara 2an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!