Ezagutu Hernani lehiaketa jarri zuen martxan Hernani Errotzenek, herritarrek parte hartu zezaten. Dagoeneko bukatu da erantzuteko epea, eta partehartzaile izan direnei opari bana eman nahi die taldeak. SS de Hernani tenentzia nafarra oparituko diete, eta jasotzeko bi egun izango dituzte. Gaur eta bihar udaletxe azpian izango dira: gaur, goizeko 11:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara; eta bihar, goizez bakarrik, 11:00etatik 13:30etara. Partehartzaileei beraien saria banatzeaz gain, Hernani Errotzen eta Nabarralde elkarteen materiala ere izango da udaletxe azpian jarriko duten postuan.