Matazen istorioa, Cecilia Blancoren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 01:00

Cecilia Blancok Ametsetik errealitatera ehuntzen: ma­ta­­zak liburua aurkeztu zuen ostiralean, Matazetako ema­­­­­kumeekin batera. Aur­kez­penean kontatu zuen Bla­n­cok liburuan bildu dituela maitasuna, borroka, samur­tasuna eta ema­kumeen ar­teko elkar­ta­su­nari buruzko istorioa. Li­bu­ruak oinarri du ema­­ku­meen­ganako indarke­riaren kontrako matazen is­torioa, jatorritik hasita, aza­roaren 23an Lisboara egin­dako na­zioarteko bidai­ara arte. Harituz elkarteko kideek be­raiek bizitutako istorioa kontatzeko beharra sentitu zuten, eta helburu horrekin jo zuten Cecilia Blan­co­ren­gana. Musika eta hitzak izan ziren protagonista, ostiraleko aurkezpenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!