Santiomenditik barrena iritsiko dira larunbatean Olentzero eta Maridomingi

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 01:00

Gabonetako egun haun­dienetako bat biziko dute larunbatean Astigarragako txikienek: Olentzero eta M­a­ridomingiren etorrera. San­tiomenditik barrena jai­tsiko dira biak, opariak banatu aurretik, herritarrekin el­kar­tzera. Joseba Baran­dia­ran plazan egongo dira 11:30­etatik aurrera, eta banaka, neska-mutilek gutunak eman eta beraiekin hitz egiteko aukera izango dute.

Jolasak eta gehiago umeentzako, oporretan
Urte sasoi honetan Ga­bo­netako oporretan mu­r­gil­du­ta izaten dira txikienak, eta aurten ere, jolas eta solas, ez dute aspertzeko tarterik izan­go. Txikienentzako Jolas Txi­ki antolatu dute; eta kox­korragoentzako Ludote­ka; bi kasuetan aurrez eman be­har zen izena. Jolas aretoa ere izango da Gabonetan, ka­su honetan, irekia izango da.
Eta haurrekin jarraituta, urtarrilaren 2an, arra­tsal­dean, Detstvo errusiar dantza taldea izango da Kiroldegian, 18:00etan; sarrera, 2’5 euro. 
Azkenik, aurtengo haur parkerako fetxa ere jarri dute: urtarrilaren 4an izango da, goiz eta arratsalde, Kiroldegian baita ere.

Gabonetako jaialdia, Gure Esku Dagok
Gabonekin bukatu aurretik, Gure Esku Dagok ere jaialdia antolatu du. Abenduaren 30ean da, 17:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!