Tokiko emakumeak, bertako ekonomiaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 01:00

Tokikom, Kronika, Aiurri, Noaua! eta Txintxarrik, Gipuz­koako Foru Aldundiarekin el­kar­lanean, antolatuta, Ekono­mia Gurean egingo dute gaur.  Andoaingo Bastero kulturgu­nean izango da, goizeko 10:30­e­ta­tik 11:30etara.

Miren Estensoro, Arantxa Eguzkitza eta Nerea Yurrebasok hartuko dute parte.

Hiru emakume, ekonomiaz jarduten
Beterri-Buruntzaldea eskual­deko ekonomiaren egoera eza­gutaraztea eta etorkizu­neko erronkak zeintzuk diren  az­tertzeko asmoz antolatu dute saioa tokiko komunika­bideek.
Horretarako, hiru gonbida­tu igoko dira eszenatokira: Miren Estensoro, Orkestrako kidea; Arantxa Eguzkitza sa­gar­dogilea; eta Nerea Yurre­baso, Garapen Agentziaren izenean.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreaz arituko dira hiru emakumeak, Urko Aristi TOKIKOMeko lehenda­ka­riaren gidaritzapean.

Saioa streaming bidez ikusi ahal izango da zuzenean: ‘www.kronika.eus’-en.

Bertaratzeko edo streaming bidez ikusteko aukera
Bertaratu nahi duenak 943 300 472 telefonora deitu dezake. Eta bestela, interesa dutenek saioa streaming bidez ikusi ahal izango dute zuzenean, www.kro­ni­ka­.eus-en bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!