Parte-hartzaileei, saria

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 01:00

Ezagutu Hernani kanpainaren bueltan, lehiaketa jarri zuen mar­txan Hernani Erro­tzenek, eta parte-hartzaileei eskerrak emateko, oparia egingo diete. 
SS de Hernani tenentzia nafarra DVDarekin saritu nahi dituzte galderak eran­tzun dituztenak, eta oparia jasotzeko bi egun zehaztu dituzte. Udaletxe azpian izango dira etzi, hilak 22, goizez 11:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez  17:00etatik 20:00­e­tara; eta etzidamu, hilak 23,  goizez bakarrik, ordutegi berean.
Horrez gain, galderen erantzunak zein diren ere, argitu dituzte. 

ERANTZUNAK

1. Igeldoko meteorologia zentroa sortu zuen hernaniarraren izen-abizenak? 
Erantzuna: Juan Miguel Orkolaga. 

2. Gaztelak oraingo Ara­ba, Gipuzkoa eta Duran­galdea inbaditu zuen urtea?
Erantzuna: 1.199 edo 1.200.

3. 2014ko Wukroren aldeko San Silbestre lasterketan, emakumezkoen irabazlea?
Erantzuna: Rosi (Rosa) Talavera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!