Euria barra-barra ari bazuen ere, zitari hutsik egin gabe Plazan izan ziren larunbatean Baionako Bernat Etxepare Lizeoko kideak. Lizeoari laguntzeko, sagarrondoak saldu eta dirua biltzea zuten helburu, baina festa giroa ere aprobetxatu zuten, eta ez nolanahi. Kupela eta postuen artean, ez aterki, eta ez beroki, bertan ibili baitziren dantzari Baionako gazteak.