Argazkigintza digitalean sakontzeko ikastaroa antolatu du Udalak otsailaren 6tik apirilaren 26ra arte. Erretratua, paisaia, gaueko eta kaleko argazkilaritzaz gehiago jakiteko aukera izango dute partehartzaileek, astelehen eta asteazkenero. Izena eman nahi duenak urtarrilaren 27ra arte izango du aukera, Biteriko harreran. Prezioa: bertakoek, 77 euro; kanpokoek, 103 euro.