Ikuskizun berezia izango da etzi, Astigarragako kiroldegian: dantza emanaldia eskainiko du Detstvo talde errusiarrak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Ekaterinburgoko dantza eskolako haur eta gazteek osatzen dute taldea, eta dantza folklorikoak eskaintzen dituzte bereziki, baina baita dantza klasikoak eta modernoak ere.
Asteleheneako emanaldian, eskainiko dute Ordulari magikoa izeneko ipuinaren antzespen dantzatua.
Sarrerak salgai, ordubete lehenago kiroldegian
Saioa ikusteko sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan; 2,5 euro izango dira.