Karrera Amaierako saria jaso zuen Roberto Salvador hernaniarrak asteartean, Kutxa Fundazioaren Karrera Amaierako sarien XL. edizioaren barruan.
Roberto Salvadorrez aparte, bertan saritu ziren, baita ere, 2015-2016 ikasturteko Fakultate, Unibertsitate zein Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasle onenak.
Ekitaldiko buruek, saria
Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua Heziketa Zikloko sari bakarra jaso zuen Roberto Salvadorrek, ekitaldiko buruen eskutik. Hain zuzen: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek; Manuel Beraza Kutxako Lehendakariak; eta Ignacio Zuzuarregui Kutxa Fundazioko zuzendariak banatu zituzten sariak.
Ekitaldiari bukaera emateko, Felix Arrieta Frutosek eman zuen hitzaldia, Politologoa, Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea eta Deustoko Unibertsitatea irakaslea dena.