Gipuzkoako txapelketan garaile, Murgiondo eta Lujanbio

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 01:00

Zestoan jokatu zen larunbatean Paleta Gomako 3.mailako Gipuzkoako Txapelketaren finala, eta bertan izan dira Murgiondo eta Lujanbio hernaniarrak. Zestoako bikotea izan zuten aurkari, eta txapela janztea lortu zuten, 7-25 irabazita.

Beste sari bat ere, poltsikoan
Txapelketako garaipena lortzeaz gain, beste sari bat ere pol­tsikoratu zuten hernaniarrek. Izan ere, sailkapen orokorraren ondorioz, datorren urtean 2garren mailan jokatuko du­te Murgiondo eta Lujan­biok, bai­ta zestoarrek ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!