Elkarteen arteko finalerdietatik kanpo, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 01:00

AMEZKETAKO Larrunarri fron­toian jokatu zuten larun­ba­te­an Hernanik eta Usurbilgo Pa­gazpek aurrez aurre, Elkar­teen Arteko Txapelketaren fi­nal zor­­tzirenetan. Denera 3 nor­ge­hi­a­goka izan ziren aurrez au­rre, eta horietatik bakarra ira­bazi zuten hernaniarrek. On­dorioz, ezin izan zuten finaler­dietara pasa, eta Pagazpek jo­ka­tuko du hura, Lemoaren kontra.

Lau t’erdikoa, hasteko
200 bat ikusle gerturatu ziren Amezketako frontoira, bere­zi­ki Usurbil eta Hernanitik, be­ra­ien pelotariak animatzera. 
Lau t’erdikoarekin hasi zen jardunaldia; Arrieta hernania­rra eta Exposito usurbildarra au­­rrez aurre jarri zituena. Arri­e­­­tak ez zuen oso ondo hasi partidua, eta hasiera batean, kontrarioak hartu zion aurrea. Zortzina berdinduta joan ziren    atsedenera, eta bu­­ka­eran, Arri­e­­­­­tak erakutsi zuen ondo da­bile­la lau t’erdi­koan, 13-18 irabazita.

Beste bietan, akatsa
Horren ondoren jokatu zituz­ten buruz burukoa, eta bina­ka­­koa; biak galdu zituzten.
Buruz burukoa Pagazpeko Santxo eta Hernaniko Markel Lizea­ga­­­ren arteko lehia bizia izan zen. Berdinduta hasi zu­ten nor­ge­hi­­a­­goka aurre­neko zati­an; ge­ro, puntuak txanda­katzen ari­tu ziren, eta Pagaz­pekoak era­man zuen garai­pena, azkene­an (18-8).
Jardunaldia bukatzeko, Ape­­­­zetxea eta Azpitartek jo­katu zuten Urbie­ta eta Go­rro­txa­te­gi usurbilda­rren kontra. Ha­uen emaitza ezin­bestekoa izan zen, beraz, bi taldeen­tzat, baina Pagaz­pe­ren lider­goa ukaezina zen, be­­reziki atze­an, eta 22-11 irabazi zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!