Tokiko ekonomiaz, tokiko eragileekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 19a, 01:00

Ekonomia Gurean saioa egingo da bihar, 10:30etatik 11:30etara, Ando­aingo Baste­ro kulturgunean. Helburua da Beterri-Buruntzaldea bailarako egoera ekonomikoa aztertu eta etorkizuneko erronkak zein­tzuk diren aurreratzea. Horretarako, tokiko ekonomiako protagonistak izango dira hizlari: Orkestra Lehi­akortasunerako Euskal Ins­­ti­tu­tuko or­dezkaria; Beterri-Buruntzaldeko bi gonbidatu; Mendi Group enpresako ordezkaria; eta sagardo ekoi­z­­leen munduko ordezkari bat. Saioa de­bal­de da, baina izena eman bahar da Kronikan edo  943 300 732. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!