Giro bikaina sortu zen ikusleen artean Tilosetan, larunbat iluntzean, Emakumezkoen I. Ergometro Txapelketan.
Bost klub aritu ziren nor baino nor: Hibaika, San Juan, Hondarribia, Donostiarra eta Hernani, eta Hibaika izan zen txapelduna, 2.000 metro erreleboka egiteko proba, 6:54,00 denboran eginda.
Hernaniko bi taldeak osatu zituzten, batetik, Ainhitzek, Amaiak, Ohianak eta Maiderrek, eta bestetik, Anek, Enarak, Uxuek eta Mireiak. Elkarren kontra aritu ziren finalerdietan, eta azken hauek pasa ziren finalera. Hibaikaren kontra, finalean, 7:06,00 denbora egin zuten. Aurretik erakustaldia egin zuten mutilek, eta herniarrak izan ziren txapeldun, Donostiarraren aurretik.