«Arte plastikoek Hernaniko kaleetan duten presentzia aregotzeko» helburuarekin, bekak emango ditu Udalak.
Horretarako, 8.000 euro bideratuko ditu, eta proiektu bakoitzari, gehienez, 6.000 euro emango dizkio. Pintura, eskultura edo argazkiak erabili daitezke, eta euskeraz edo elebitan aurkeztu beharko dira lanak.
Eskaerak, urtarrilaren 15era arte
Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina gehienez, bakarrerako emango zaio laguntza. Eskaerak urtarrilaren 15era arte egin daitezke, Udaleko Harrera Zerbitzurako bulegoan (HHZ). Eskaera orria eta informazio gehiago: www.hernani.eus.