Ligaxkan lortua, ezin izan zuten errepikatu atzo, Binakako Erremonte Txapelketako finalean, Ezkurra II eta Ionek; Uterga eta Endika izan ziren txapeldun, 40 eta 30 eginda.
Hasieratik, aurretik
Uterga eta Endika partiduaren hasieratik izan ziren Ezkurra II eta Ionen aurretik. Pare bat aldiz berdindu bazuten ere, gorriak izan ziren nagusi, partidu osoan zehar.
Giltza zein izan zen ere argi zuten bi erremontistek: «25era arte haien pelotekin aritu gara. Gureak gorde egin ditugu, haien pelotekin ondo ari ginelako, eta bagenekielako Ioni ez zitzaizkiola gustatuko gureak, bote haundiagokoak». Era berean, «ezer ez oparitzea» ere, ezinbestekoa izan zen.