Hernanik ezin, bueltako aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 18a, 01:00

Ezin izan zion Inde­pen­dien­te­ri irabazi atzo Hernanik, buel­tako aurreneko partiduan; 18 eta 22 galdu zuen. Entsegu gutxi, eta txartel hori dezente izan ziren; talde bakoitzak hiruna jaso zituen.

Hasieran, itxaropentsu
Hasieratik Independiente au­rre­tik jarri bazen ere, atse­denaldira 15 eta 13 au­rre­tik zijoaztela iritsi ziren etxe­koak; Mikel Perez eta Iña­ki Otxo­to­renaren entse­guekin, Igor Ge­nuaren transformazio batekin eta Anartz Elosegiren zigor kolpe batekin. Indepen­dien­tek, berriz, entsegu bakarra eta zigor kolpeen bidez lortu zituen puntu guztiak.

Ezin eutsi
Bigarren zatian, ordea, ihes egin zion partiduak Hernaniri. Hasi eta berehala, Indepen­diente aurreratu zen, 15 eta 16, zigor kolpe batekin. Bana egin zuten gero, Independientek eta Hernanik (Genua); 15 eta 19 eta 18 eta 19. Bukatzeko minu­tu gutxi falta zirela, azken zi­gor kolpearekin irabazi zuen Inde­pendientek, 18 eta 22. 

Esukadiko Selekzioarekin hernaniarrak, finalean
Emakumezkoen Euskal Selek­zi­oak, ordea, lortu du bigarren mailako Txa­pel­keta Autono­mi­koan finalera iristea,  eta ber­tan jokatzen ari dira hiru hernaniar: Enara Cacho, Leire Ro­driguez eta Irati Ormazabal.
Atzo 86 eta 0 irabazi zioten Murtziari, eta gaur, 12:00etatik aurrera finalean izango dira, Malagako Rin­cón de la Vito­ria zelaian, Andaluziaren kontra; azken honek Balear Uharteei irabazi zien, 24 eta 0. 
Gaurko irabazleak urtarrilean izango du igoerako partidua, Gaztela eta Leon edo Valentziaren aurka.

Errugbi inklusiboa, goizean
Urrutira joan gabe, Landaren ere izango da gaur giroa;  10:00etan, errugbi inklusibo saioa egingo da.

Denda, irekita
Bestalde, klubak jakinarazi du Gabonetarako denda ireki du­ela aurten ere, Portalondo pa­rean, Atzieta kalearekin izkin egiten duen lokalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!