2017ko aurrekontua, hizpide

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 01:00

Gabonak direla-eta, gaur bilduko dira udal ordezakariak ez-ohiko Plenoan. Ohi bezala, arratsal­deko 19:00etan jarri du­te zita, Pleno aretoan. 
Zazpi gai landuko dituzte guztira, tartean, 2017 urterako Aurrekontu Orokorra onartuko dute gaurko Plenoan.
Bestalde, Bai euskarari zi­ur­­tagiria elkartearentzako, eta Her­na­ni Kirol elkarteko Wa­ter­po­lo eta Igeriketa taldeentzako diru-laguntzak onar­tzea ere aztertuko dituzte. Bukatzeko, diru-laguntzekin jarraituko dute, eta horien plan estrategikoa ere onartuko dute, 2017-2019 barne har­tzen dituena. 

Hirigintza batzordea, ere bai
Horren aurretik bilduko da, Hirigintza Batzor­de­a 18:00e­tan. Hi­ru eskaera aztertuko dituzte, Zarataren Maparen alegazioak aurkeztu ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!