Bueltako aurreneko zita gaur, Independienteren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Bueltako partidu sortari gaur emango dio hasiera Hernanik. Azkeneko partiduan, Ciencia­sen kontra 12 eta 17 irabazita, indarrez gainezka aterako dira Landareko zelaira gaur hernaniarrak, 15:30e­tan hasita, San­tan­derreko Independienteri aurre egiteko.

Hasiera borobiltzeko asmoz
Urteko azkeneko partidua izan­go du gaurkoa Hernanik, eta bueltako aurrenekoa.
Independiente ez da aurkari samurra, baina guztia emateko prest aterako dira etxeko mutilak zelaira. Azkeneko ga­rai­penak lagundu egin zion Her­naniri sailkapenean gora egiten, eta bederatzigarren postuan dago, denboraldiko aurreneko faseko 11 partiduetatik 3 irabazi eta 8 galduta. Independiente, berriz, seigarren dijoa, 6 partidu irabazi eta 5 galduta. Hernaniarrek ez dute sekula etsitzen, ordea,  eta gaur ere guztia emango dute, urtea ondo bukatu, eta bueltako fasea ondo hasteko.

Errugbi inklusiboa, bihar
Asteburuko azken zita bihar ja­rri dute, 10:00etan Landaren. Errug­bi inklusiboa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!