Botilan sartzeko, herritarren mezu bilketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 18a, 01:00

Irantzu Lekue artista garai­ki­de gasteiztarrak instalazio ar­tis­tiko bat sortuko du hilaren bukaeran, Gipuzkoako hain­bat herritarren iritziak jaso ondoren. 
Gaur hernaniarren iritziak, Donostia 2016 Kultura Hi­ri­burutzaren ingurukoak, ja­soko ditu, 11:00etatik 15:00e­tara Atse­gin­degin.

Mezuak, botilan
Gipuzkoako herri­ta­rren iritzia jasotzea da ekintza honen helburua, eta honekin itxiko da Kultura Hiri­bu­ru­tzaren barruko Energia Ola­tuak saila.
Gaurkoan, umeekin sor­kuntza tailerra egingo da; lurrean marrazkiak egingo dituzte, eta bitarten, stand batean, herritarren iritziak jasoko dira. Bertaratu ezin du­tenek, www.joanetorrian.com webgunean utzi ditzakete mezuak.
Ondoren, mezu horiekin, instalazio artistiko erraldoi bat eraikiko du artistak Donostiako Saguesen, hilaren 29an, eta bukatzeko, ur­ta­rri­lean, GPS bidez jarraituko den botila batean itsasora botako da herritarrek osatutako me­zua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!