Etorkinek ere, festa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 18a, 01:00

«Guztiok tokia izango du­gun Hernani baten alde lan egiten jarraitzeko» eguna da gaurkoa, Amherrek eta SOS Arra­zakeriak prentsa ohar bidez azaldu dutenaren arabera. Izan ere, gaurkoa Migratzai­learen Nazioarteko Eguna da.

«Gerretatik ihes egiten duten errefu­xia­tuetan dago orain gure arreta, baina babesa ukatzen zaie, nazioarteko hitzarmenek aitortzen dieten eskubidea urra­tuz», azaldu dute. Era be­re­an, gogorarazi dute «diskur­tso eta ekintza politiko xenofoboek aurrera egin» dutela.

Baina azpimarratu dute «errespetua eta bizikidetzaren alde lan egiteko prest dagoen jende asko» dagoela, eta halaxe erakutsi zuela Hernanik ere, Bizilagunak ekimenean. Gaur ere, Amhe­rreko kideak Inmakuladan elkartuko dira, bazkaritan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!