«Gabon zoriontsuak pasa denek, baina pasa gabe»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Jai zoriontsuak pasatzeko gon­bita luzate diete Jokalari Anonimoen Hernaniko Tal­deak eta Alkoholiko Anoni­mo­en Hernaniko Santa Bar­bara taldeak herritarrei.
Hala ere, ospakizun haue­tan «dirua xahutzeko joera» izaten dela diote, eta hori, «jokoari, apustuei, bingoari... lotutako menpekotasunekin erlazionatuta» egon daiteke­ela ohartarazi dute. Era be­rean, «gure gizartean ospa­kizunak alkoholari lotuta» egoten direla ere gogorarazi dute, eta garai hauetan «ne­ra­be asko edaten hasten» di­rela. Hori horrela, gon­bida­pena luzatu diete herritarrei «gabon zoriontsuak pasatze­ko, baina pasa gabe». Eta hain zuzen, menpekotasun hauek gainditzeko bi taldeek ematen duten laguntza zein den gogorarazi nahi izan dute.

Talde bakoitzak, ordutegia
Jokoari edota alkoholari men­pe­kotasuna, gai­xo­ta­suna di­re­la azpimarratu du­te bi elkarteek, eta nola la­gun­tzen duten ere azaldu dute.
Jokalari Anonimoen tal­de­ak urteko astearte guz­tie­tan terapia egiten du, eta os­te­gunetan informazioa eman. Era berean, hileko aurre­neko astearteetan se­ni­de­ei babes piskologikoa ematen diete. Bilera guztiak Sandiusterriko behealdean egiten dira, 19:00e­­tan. Harremanetan jar­tze­ko: 943 33 11 03 /ju­ga­do­res­a­no­nimosherna­ni@gmail.c­om.
Alkoholiko Anonimoak ere Sandiusterrin biltzen dira, baina astelehen eta os­ti­ra­le­tan, 19:30etan, eta oste­gu­ne­tan, 19:00etan, informazioa ematen dute. Harremanetan jartzeko: 943 33 11 03.

Udalak, Menpekotasunen Tokiko Plana
Menpekotasunen Tokiko Pla­na berritu duela jakinarazi du, bestalde, Udalak, 2015-2020 epealdirako, AGIPADen eta herriko era­gileen lagun­tzarekin. Hiru ekintza ditu ar­datz, planak: menpe­ko­ta­suna sor deza­ke­ten sus­tan­tzien eskaintza kon­trolatzea; kontsumoa gu­txitzea, pre­ben­tzioaren bidez; eta era­kundeen arteko koor­dinazioa zabaltzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!