Esne bilketa, Siriarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Kepa Alvarez hernaniarra Gre­zian izana da, Si­riako erre­fu­xiatuei lagun­tzen, eta bertatik bertara, be­ne­tako beharrak zein diren iku­sita, proiektu berri bat jarri du martxan: 20 metro kubiko in­guru hartzen dituen fur­goneta bat erostea, eta esnez beteta, bueltan Gre­zia­ra era­ma­tea.
Atzo bertan iritsi zen Alva­rez Hernanira, eta furgoneta las­ter plazan ja­rri­ko du­tela jakinarazi du; bilduko duten esnea, 0 eta 1 urte bitarteko umeentzat izango da. Bitar­tean, furgoneta ordaintzen la­gun­du daiteke, Bankoa banketxeko kontu korronte honetan: ES16 0138 00 1950 0010778930.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!