Berak egin zuen kalkulu onena, eta berak irabazi Dirutan asmatu, ezetz! lehiaketa. Punteria horren saria jaso du egun hauetan Arkaitz Otegik, Kronikaren bulegoan: 150 euro, Urumea bailarako komertzio, jatetxe, taberna, denda... batean gastatzeko.
Guztira, Kronikalari bat, euro bat kanpainan 10,8 kilo bildu ziren, eta 1.055,94 euro dirutan; 1.099 euro egin zuen apustua, Otegik.