Lau Batzorde bilduko dira asteartean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Lau Batzorde bilduko dira asteartean Udalean. Batetik, Tokiko Gobernu Batzordeak sei puntu aztertuko ditu, 10:00etan hasita: Udala eta DYAren arteko hitzarmena, memoria historikoaren inguruko beka deialdia, besteak beste. Bestetik, Bozeramaile Batzordea elkartuko da, goizeko 09:00etan, Alkatetzan: mozio ezberdinak izango dituzte aztergai, tartean PSE-EE eta EH Bilduk aurkeztutakoak. Eta azkenik, Berdintasun eta Mugikortasun Batzordea bilduko da, Pleno Aretoan, 11:00etan hasita. Batzorde honetan zortzi puntu izango dituzte aztergai, tartean: ikus-entzuneko gida, Astigarragako Taxi Zerbitzua, Kirol proiektua... Azkenik, 13:00etan, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Jai Batzordea; 15 puntu aztertuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!