10 urte bete ditu aurten Umore Ona abesbatzak, eta horren bueltan bi emanaldi izanen dituzte asteburu honetan goizuetarrek. Hernanin izanen dira gaur; Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Bandarekin batera. Iluntzeko 20:00etan jarri dute zita San Joan Baiatzailearen elizan. CD Hernaniren 75garren urteurrena ere ospautuko dute bertan.
Goizuetan bertan, bihar
Bihar, aldiz, herritarren babesa jasoko dute Umore Onakoek. 12:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua elizan herriko haurrekin batera, urteurrenaren harira hau ere bai. Goizuetako abeslariekin batera, Ozenki abesbatzako kideez gain, Doinu Zaleko akordeoi orkestra eta Getariako Musika Banda ere bertan izanen dira.