Lanez gainezka dabiltza azkenaldian Goizuetako pilotariak. Umore Onaren 1go txapelketa hasi zen duela bi aste, eta hirugarren jardunaldia jokatzen ari dira herriko frontoian.
Bihar goizeko 10:00etatik aurrera, bost partidu izanen dituzte, hiru Umeen kategorian, eta bi Kimuen mailan. Asteartean jokatuko dute jardunaldi honetako azkena, 19:30etan.
Nafarroako Kirol Jokoetako finala, gaur
Hori ez da izanen, ordea, Goizuetarren zita bakarra. Egun haundia izanen dute gaur Antton Apezetxea eta Aitor Aizkorbe Umore Onako kideek. Nafarroako Kirol Jokoen jubenil mailako finala jokatuko dute gaur goizeko 10:00etan hasita Iruñeako Labriten. Oberena taldeko Mata eta Cordonen kontra izanen dute azken norgehiagoka. Oberena taldeko beste bikote baten aurka semifinala 22-20 irabazi ondoren iritsi dira finalera goizuetarrak.
Aurreko astean ere, Nafarroako Kirol Jokoetako finaletako batean izan ziren goizuetarrak, baita txapela jantzi ere. Alebin mailako Beñat Apezetxea eta Oihan Etxeberria izan ziren garaileak, Oberenako bikotearen kontra 18-10 irabazita.
ASTEBURUKO PARTIDUAK
Goizuetako I.Umore Ona Pilota Txapelketa
Bihar, 10:00etan:
Umeak:
- Salaberria-Garmendia (Umore Ona)/Sagardui-Ruiz (Umore Ona)
- Bicente-Aranburu (Orereta)/Eskudero-Legorburu (Oiartzun).
- Estebez-Olaizola (Añorga)/Dorronsoro-Sagastibeltza (Leitza).
Kimuak:
- Elizazu-Zubeldia (Hernani)/Lopez-Zabaleta (Oiartzun).
- Txintxurreta-Iturbe (Hernani)/Mateorena-Biurrena (Leitza).
Asteartean, 19:30etan:
Gazteak:
- Telletxea-Mariaezkurrena (Erreka)/Sein-Etxeberria (Oiartzun).
Goizuetako I.Umore Ona Pilota Txapelketa Aurreko asteburuko emaitzak
Umeak:
- Salaberria-Salaberria (Umore Ona) 18-4 Bicente-Aranburu (Orereta).
- Dorrondoro-Sagastibeltza (Leitza) 12-18 Sesen-Susperregi (Oiartzun).
- Goikoetxea-Azpeitia (Hernani) 15-18 Eskudero-Legorburu (Oiartzun).
- Estebez-Olaizola (Añorga) 7-18 Apezetxea-Iturain (Umore Ona).
Kimuak:
- Elizegi-Etxeberria (Umore Ona) 18-3 Elizazu-Artola (Hernani).
- Zelaiaran-Landa (Oiartzun) 18-25 Txintxurreta-Iturbe (Hernani).
- Salaberria (Umore Ona)-Agesta (Erreka) 18-7 Lopez-Zabaleta (Oiartzun).
Gazteak:
- Orbegozo(Añorga)-Gartzia (Bergara) 22-13 Olaetxea-Goikoetxea (Arbizu).
- Telletxea-Mariezkurrena (Erreka) 22-5 Petriati-Lazkoz (Arbizu).
- Egiguren (Azpeitia)-Oliden (Añorga) 16-22 Sein-Etxeberria (Oiartzun).