Martuteneko kartzelan preso daudenentzat arropa bilketa dago martxan. Batez ere behar dute: barruko arropa, gizon eta emakumeena, bainuko eta kirolerako oinetakoak, galtzerdiak, azkazalak moztekoa eta turroi biguna. Baita ere eman daitezke, tabako gorria, metxeroa, gutun-azalak eta zigiluak. Bilketa parrokiko bulegoan egiten dute, astelehenetan (19:00-20:00) eta igandeetan 10:30etako mezaren ondoren, Abenduaren 19ra arte dago aukera.