Informazio bulegoa zabalik, hondakin sistema aldaketaren zalantzak argitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Hondakin sistemaren aldaketa martxan da Astigarragan. Edu­kiontzi sistema jartzeko prozesuaren baitan, Udalak in­for­mazio bulegoa zabaldu due­la jakinarazi du: «hiri hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko informazioa emango da bertan». Azaldu dutenez, informazio bulegoan, astigartarrek edukiontzien inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Zabalik, astez
Informazio bulegoa asteartetik dago zabalik; astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 08:00-14:00 ordutegian. Horrez gain, gerturatzeko aukerarik ez duten bizilagunentzat telefono bat jarri dute, informazio bulegoan egongo den langilearekin harremanetan jarri ahal izateko: 900 102 838.

Zerbitzua martxan, aurreko legegintzalditik
Udalak gogoratu du zerbitzu hau aurreko legegintzalditik dagoela martxan, atez atekoa jarri zenetik alegia: «gaurtik aurrera aldaketaren inguruan informatzeko balio izango du. Adibidez: zeintzuk diren epeak atez ateko ontziak entregatu nahi dituztenen­tzat, organiko eta errefusaren txartelen inguruko informazioa... Martxan egongo da sistema berriaren inplatazio prozesua bukatu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!