Motxian Eby lehiaketako esketx onenak zeinenak diren jakiteko garaia iritsi da. Lehiaketa Buruntzaldeako udaletako Euskera Sailek antolatu dute , eta saribanaketa, edizio honetako, Astigarragako gaztelekuko gaztetxoek antolatu dute: kultur etxean, 18:00etan.
Zazpi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria; Internauten saria; eta herri bakoitzaren kasuan, interneten bozka gehien jaso dituztenen saria. Guztira 28 lan aurkeztu dituzte Buruntzaldeko herritarrek; hernaniarrek ez dute lanik aurkeztu.