Haurrak izango dira aurten Ereñotzuko Gabonetako protagonista nagusiak ostegunetik aurrera. Santo Tomas eguna ospatuko dute Txirrita Eskolako haurrek egun horretan bertan, auzotarrei irekita egingo duten festan. Goizeko 11:00etatik aurrera, txistorra dastatu, Gabonetako abestiak kantatu... denetarik izango dute ereñotzuar haur eta helduek.
Egun berean izango da, baita ere, Gabonetako Kontzertua elizan. Arratsaldeko 19:00ak aldera hasiko da, eta parte hartuko dute Txirrita eskolako haurrek, Ozenki abesbatzak eta Doinu Zale musika eskolako akordeoi orkestrak. Gabonetako doinu eta kantuak entzun ahal izango dira, baita gozatu ere.
Baina hori ez da gabon kantak entzuteko aukera bakarra izango. Urtero bezala, gaztetxoenak etxez etxe joango dira musika eta doinuak txoko guztietara zabaltzera.