Valentziako Benifaió herrian haur batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur Donostian. Ustez umearen aita izan da, 49 urtekoa, alaba labankadaz zauritu duena. Zauritutako umea preso dagoen donostiar baten alaba da. Hori horrela, Hernaniko Berdintasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak dei egin diete herritarrei, gaur, iluntzeko 19:30etan Donostiako Boulevardean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.