NOBERTO Almandoz musika eskolako ikasleek kontzertuekin segiko dute aste honetan ere. Astelehenean biolina, pianoa eta txistu ikasleekin izango da entzunaldia, 19:00etan, Musika Eskolan. Bihar, saxofoi, klarinete eta tronpeta entzunaldia eskainiko dute, leku berean, baina 18:30etan hasita. Eta azkenik, ostegunean, Piano entzunaldia izango da Musika Eskolan baita ere, 18:30etatik aurrera.