Etxez etxe kantari, bizilagun guztien gozamenerako

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Gabonetan zehar, badago egun bat bereziki polita dena: Gabon gaua. Orduan egiten du aurreneko irteera Olentzerok Euskal Herriko herrietan barrena. Horrez gain, haur zein helduek Gabonetako kantak txoko guztietara eramaten saiatzen dira, baita Aranoko herriko baserri eta etxe guztietara ere. Lan horretan ibiliko dira, urtero bezala, Aranoko gaztetxo­enak, goizean goizetik hasita. Bizilagunen belarriak gozatzea izanen dute helburu, baita oparitxoren bat jasotzea ere. 
Egun batzuk pasata, 28tik 30era, gazte hauek Goizueta eta Aranon eginen diren tailerretan parte hartzeko aukera izanen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!