Eskolako festa, Gabonetako ekintzei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Iritsi dira Gabonak, eta horrekin batera, baita horren bueltako ekintza bereziak ere. Goizu­etan haurrak izanen dira ekimen horien pro­tagonista nagusiak dudarik gabe. 
Xalto Eskolako festarekin emanen diete hasiera Gabonetako oporrei. Datorren ostegu­ne­an izanen da, eta ez da ezer faltako. Goizeko 10:00etan iritsiko da Mari Domingi, eta tartetxo bat pasako du eskolako ikasleekin. 
Ondoren, 11:00ak aldera, abesti-jaialdia eginen dute; kantuan izanen dira ordutik, eguerdi aldera arte.  

Olentzero herrian barrena, larunbatean
Baina larunbatean izanen dute egun haundia etxeko txikienek, orduan azalduko da Olen­tzero herrian aurrenekoz. Urtero bezala hiru zita jarri dituzte: goizeko 11:00etan aterako da Eskolakoa; 15:30etan, Presoen aldekoa eta, azkenik, 18:30etan izanen da Olentzeroren etorrera. 

Haurrentzat tailerrak, abendua bukatzeko
Horrez gain, haurrentzako tailerrak eginen dituzte 28tik 30era, Goizueta eta Aranon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!