Azoka, bazkaria eta musika, urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 01:00

Kontrakantxa Gazte­txea­ren 10garren urteurrena os­pa­tzeko ekintzak gaur bu­katuko dira. Baina ederki bo­robilduko dute bu­kaera, egun osoko egita­raua­rekin.

Hitzaldia eta azoka, merkataritza alternatiboa ardatz
Goizeko 11:00etan hasiko du­te eguna. Hitzaldia izan­go da, merkataritza alter­na­tiboari buruz, eta azoka ere jarriko da, gaztetxean.

Bazkaria, eta musika
Gero, 14:00etan, bazkaria egin­go da, eta se­gidan, mu­si­ka izango da na­gusi: 17:00e­tan elektro­txaranga, eta 22:30etatik aurrera, kon­tzertuak: Egiaz itsu­tu­rik, Zaparra eta The Frankys.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!