Atzo banatu zituen Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso Eskolak, bertso-paper lehiaketako sariak. Horrela hasi da, aurtengo Bertsolata. Herriko eskoletan bertsolaritza landu dutenen artean, Langile ikastolako Aimar Garciaren bertsoek jaso zuten aipamen berezia. Saria izango da, aukeratzen duen bertsolariak eskola bisitatzea.
‘Perretxikotara joan nintzen lehengoan’
Aimar Garcia de Vicuña
Atzo esnatu nintzen
perretxiko bila
eta gosaldu nuen
patata tortila.
Mendian nengoela
hartu nitun mila,
etxera eraman nitun
kriston ontto pila.
Menditikan etorri
nintzen izerditan
eta denak jateko
zeuden irrikitan,
hori jan eta gero
a zer mina tripan
eta bukatu genun
denak urgentzitan.