Abesbatzak, Hernasax eta Akordeoi taldea, Gabon kontzertuak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 16a, 01:00

Gainean dauzkagu Gabonak, eta horren harira, hainbat kontzertu izango dira egun hauetan herrian. Hasteko, gaur bertan bi izango dira.

Saxoak eta akordeoiak, bat
Gaurko aurreneko kontzertua 18:30etan izango da, Mi­la­gro­san. Musika Eskolako Her­na­sax saxofoi taldea eta Akor­deoi taldea elkarrekin ariko dira.

Hamabi kantu, sei abesbatzen ahotsetan
Bigarren emanaldia, San Joan Bataiatzailea parroki elizan izango da, 20:00etan. Gabo­ne­tako kantuak abestuko dituzte sei abesbatzek: Kantuzek, San Joan Pa­rro­kikoak, Musika Es­ko­lako gaztetxoenak eta Da­kapok, Goiz Eguzkik eta Ozenkik.
Abesbatza bakoitzak bi abesti kantatuko ditu; denak, Gabon girokoak.

Bihar, beste emanaldi bat
Gabon giroan sartuta, emanaldi gehiago ere izango dira.
Bihar bertan, Ozenki abesbatza eta Goizuetako Umore Ona elkarrekin ariko dira, Her­naniko Musika Banda­re­kin batean; 20:00etan elizan, bai­ta ere. Gainera, CD Her­na­niren 75garren urteurrena eta Goizuetako Umore Ona abesbatzaren 10garren urteurrena izango dituzte gogoan.

Ttarlako dantzariak, kalejiran
Bestalde, bihar eguerdiko 12:00etan Pla­za­tik abiatuta, Ttarlako dan­tzari­ak kalejiran ibiliko dira. Da­to­zen egunetan ere, Gabon kon­tzertu gehiago izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!