Pelota jaialdi haundia antolatu du gaurko CD Hernaniko Pelota Sailak, Garfe enpresarekin batean.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, pelotari bikainak ariko dira kiroldegian. Aurrena, Uitzi-Insausti II eta Apaolaza-Oiartzabal infantilen partidua jokatuko da. Segidan, Titin III eta Gorrotxategi, Ojuel eta Santxezen kontra ariko dira. Eta azkenekoan, Xala eta Aizpitarte, Arrieta eta Lizeagaren kontra. Sarrerak 8 euroan daude salgai, Onddi tabernan, eta kiroldegian bertan, 10 euroan izango dira.
Igandean, beste bi zita
Gaurkoaz gain, pelotari hernaniarrek beste bi zita garrantzitsu izango dituzte, igandean.
Batetik, Unax Uitzi eta Anartz Oiartzabal infantilek Zizurkilgo Txapelketako finala jokatuko dute, 09:30etan Zizurkilen, Oiarpeko Sein eta Aburuzaren kontra.
Bestetik, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketan, final laurdenak jokatuko ditu Hernanik, 17:00etan Amezketan, Usurbilgo Pagazperen aurka; iazko txapeldunaren kontra, hain zuzen.