Finalerako prest, «betiko pelotekin»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 01:00

Larunbatean jokatuko dute erremonteko Binakako Txapelketako finala Uterga eta Endikak, Ezkurra II eta Ionen kontra. Atzo aukeratu zuten finalerako materiala, eta, orokorrean, ohiko pelotak aukeratu zituzten lau erremontistek: «betiko pelotak dira, txapelketan zehar erabili ditugunak», aitortu zuten.
Larunbatean jokatuko da finala, Galarretan, 16:00etatik aurrera, eta lehia bizia espero da benetan, ez baitago faborito garbirik.
Finalaren aurretik, ordea, izango da partidu gehiago. Gaur ere, 16:00etatik aurrera, lau partidu izango dira Galarretan; tartean, Barrenetxea IVrena, Otaegirekin, Zeberio II-Larrañagaren kontra jokatuko duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!