Hernaniarren lanak, etxean eta kanpoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 01:00

Hainbat erakusketa jarri dituzte hernaniarrek, hilabete honetan. Kide tabernan, esaterako, Maider Kalonjeren egur tailak ikusi daitezke. Biterin, berriz, bihartik aurrera, Axpiren marrazkiak izango dira ikusgai. Bestalde, Biarritzeko Anne Broitman galerian jarri ditu ikusgai Aitor Ruiz de Eginok, aluminioarekin egindako lanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!