Emakumeen arraunari bultzada emateko asmoz, Emakumeen arteko I. Ergometro Txapelketa antolatu du Hernaniko Arraun Elkarteak.
Larunbatean, 20:00etan hasita, ikuskizun ederra emango dute Tilosetan, Donostiarra, Hernani, Hibaika, Hondarribia eta San Juan Koxtapeko arraunlariek. Lauko taldeetan, erreleboka, 2.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.
Gainera, emakumeen arteko txapelketaz gain, mutilek ere izango dute lehiarako tartea.
Gabonetako zozketa, martxan
Bestalde, errifak ere salgai ditu elkarteak, bi eurotan; Hernani Bidaiak eta Lur Lan elkarteak emandakoak dira, sariak.