Abenduaren 21era arte, Santo Tomas egunera arte, itxoin gabe, txistorra dastatu eta festaz gozatzeko aukerarik ez da faltako asteburuan.
Larunbatean hasita, txistorra, taloak eta musika
Aurreneko postuak larunbatean jarriko dira. San Joan konpartsak Plaza Berrin salduko ditu pintxo, talo eta bokadiloak, 11:00etatik 14:30etara, eta 18:30etan erromeria izango da. Eskubaloi Taldeak, berriz, Txantxangorri elkartearen ondoan jarriko du postua. Milagrosan, bestalde, egun osoko festa antolatu dute Itxaski eta Kabi tabernek: haur jolasak, toka txapelketa, babarrun jatea (txartelak salgai 12 euroan) eta Gartxot kantautorea goizean eta 19:00etan kontzertuak.
Auzo elkarteek, berriz, igandean jarriko dituzte postuak.
Korrikako arropa, Plaza Berrin
Larunbatean, baita ere, AEK-k postua jarriko du goizean Plaza Berrin, Korrikako arropa saltzeko.
SANTO TOMAS OSPAKIZUNAK
Larunbatean
- San Joan Konpartsa, Plaza Berrin, 11:00etatik 14:30etara.
- Hernani Eskubaloi Taldea, Txantxangorri elkartearen ondoan.
- Itxaski eta Kabi tabernek antolatuta, Milagrosan, egun osoko festa. (Bazkaritarako txartelak salgai, 12 euroan).
Igandean
- Zikuñagako txistorrada, 11:00etatin aurrera, auzoko eskoletan.
- Gibelalde auzo elkarteak antolatuta, Lizeaga auzoko txistorrada, 12:30etatik aurrera.
- Portu auzoko txistorrada, 12:00etan hasita, Ibarrolaburu plazan.
Abenduaren 21ean
- San Joan Konpartsa, Donostiako Gipuzkoako plazan, taloak saltzen.
- Goiz Eguzki elkartean, 11:00etan hasita, sari banaketa, saskien zozketa eta txistorrada.