Titin III eta Xala Hernanin bihar, Buruntzaldeako pelotari onenekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 01:00

Garfe enpresako pelotari one­nak Hernanin izango dira bi­har, arratsaldeko 19:00etatik au­rrera kiroldegian jokatuko den esku pelota jaialdian; T­i­tin III eta Xala, hain zuzen ere.
Baina bi izarrak ez dira bakarrik ariko. Ondoan izango dituzte dagoeneko askotan haiekin jokatu izan duten Ojuel eta Aizpitarte, eta baita Buruntzaldeko pelotari one­nak ere.
Jaialdia Garfe enpresak be­rak antolatu du, CD Hernaniko esku pelota sailaren eta ki­rol­degiaren laguntzarekin.

Hiru partidu
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partidu jokatuko dira, denera.
Aurrenekoa, Hernaniko es­ku pelota eskolako infantilen artekoa izango da: Uitzi eta Insausti II, Apaolaza eta Oiar­tzabalen kontra ariko dira.
Bigarren partiduan, berriz, Titin IIIk Gorrotxategirekin osatuko du bikotea, eta Ojuel eta Santxez izango dituzte aurkari.
Azkenik, hirugarren parti­dua jokatuko dute Xalak eta Aizpitartek, Arrieta eta Lizea­garen kontra.

Sarrerak aurretik, Onddin
Dagoeneko sarrerak salgai daude, esku pelota jaialdi haundi honekin gozatzeko. Aldez aurretik erosiz gero, 8 euroan izango dira, Onddi tabernan.
Bihar ere jarriko dira sal­gai, kiroldegian bertan, jaial­dia hasi baino lehen. Baina, kasu honetan, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!