Bizilagunak eta lagunak ere badira, Neighbor bikotea osatzen duten bi musikariak: Maite Larburu hernaniarra eta Josh Cheatham seatteldarra. Gaur iluntzeko 20:00etan kontzertua emango dute Biterin, bigarren diskoa aurkezteko: Hau.
Hari ikusezinak, gidari
Aurreneko diskoari Ura patrikan izena jarri zioten, eta bigarrenari, Hau. Izan ere, Larburuk Kronikari azaldu zion bezala, «hari batek kantu guztiak lotzearen ideiak obsesionatu» zuen, eta hain zuzen, Invisible threads, Hari ikusezinak izeneko kantua osatu dute. Baina, zer musika egiten duen galdetuz gero, «‘hau’ hitzak balio haundia» daukala onartzen du.
Sarrerak, 7 euroan
Gaurko emanaldi honetarako Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatu ditu irakurleen artean, Udalak oparituta; Lurdes Arrieta eta Sofia Arostegi izan dira saridunak.
Gainontzeko Neighbor zaleek ere, ordea, badaukate oraindik kontzerturako sarrerak lortzeko aukera, 7 euroan, Biterin.