Iñigo Legorburuk saria jaso du berriro ere, eta oraingoan, bakarra ez; bi. XXXIII. Satarka eta Bordari literatura lehiaketan saritu dituzte bere bi lan. Batetik, poesia atalean, Zentzuzko maitasunak lanarekin, aurreneko saria jaso du, hirugarrenez, segidan; 800 euro eta oroigarria eskuratu ditu. Bestetik, narratiban, bigarren saria eman diote, Atsolorra izeneko ipuinarekin. Bertan, misteriozko trama landu du Legorburuk, XVII. mendeko Ereñotzun kokatua; ospakizunak, misterioa ezkutatzen du.