Amaiur Velez, berriro podiumean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

Hilaren 8an egin ziren Partehartze Li­breko probak Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Federazio Atletikoaren ur­teu­rrenaren bueltan. Infantil eta alebinek hartu zuten parte, 60, 600 eta 1.000 metroko probetan, eta tartean izan ziren hainbat hernaniar. Horietatik, Amaiur Velez alebinak lortu zuen podiumera igotzea; 600 metroetan bigarren egin zuen, eta domina Sebastian Coek jarri zion. Coe berak hainbat domina olinpiko lortu ditu, 2012ko Joko Olinpi­koe­tako Antolakuntza Komitean izan zen, eta Atletismo Federazioen Nazi­o­ar­teko Elkarteko lehendakaria da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!