Herritarren desioak, botila barruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

Irantzu Lekue artista garaikide gasteiztarrak #10mila Joan-Etorrian izeneko instalazio artistikoa jarriko du igande honetan, 11:00etatik 15:00etara Atsegindegin.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari bukaera emateko ekitaldietako bat izango da, eta hain zuzen, urte honi buruz herritarrek duten iritzia jaso nahi du artistak, ‘mezu bat botilan’ metaforaren bueltan.

Gipuzkoako hainbat herritako 10.000 lagunen iritziak bildu, eta urtarrilaren 18an itsasora botako dira, GPS-botila batean.

Herritarren desio eta iritziak itsasora, urtarrilean
Igande honetan Hernanin egin­go den moduan, Donos­tian eta Gipuzkoako beste hainbat herritan antzeko ekitaldiak egingo dira, herritarren hausnarketak jasotzeko. Herririk txikienetik hasi eta Donostiaraino iritsiko den bidea egin nahi da horrela; menditik itsasora.
Ondoren, artistak instalazio artistikoa osatuko du, eta herritarrek adierazi dituzten hausnarketa, iritzi eta desioekin, GPS-botila botako da itsasora, urtarrilaren 18an egingo den ekitaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!