Informazio bulegoa zabalik, edukiontzien inguruko informazioarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00


Udalak jakinarazi duenez, atzotik zabalik da informazio bulegoa, hiri hondakinak bil­tzeko sistema berriari buruz astigartarrek informatzeko aukera izan dezaten. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik, 08:00-14:00 ordutegian. Telefonoz ere deitu daiteke: 900 102 838. Informazio bulegoa martxan izango da beharrezkoa den bitartean, sistema berriaren inplantazioa bukatu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!