Mundarrok berdindu, Mariñoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

Añorgaren kontra lortutako berdinketaren ostean, animo eta gogoarekin atera ziren zelaira Mundarroko mutilak. Kosta egin zitzaien partiduan sartzea, eta ordu laurden be­har izan zuten partidua kon­trolatzeko. Handik aurre­ra eto­rri ziren, baita ere, mo­reen aukerak. Mariñoren porteriara behin baino ge­hia­gotan gerturatu baziren ere, ez zuten asmatu. Jokaldi bi­kain horietako bat izan zen Gutik egindakoa; bestea, An­der Mendibururen jaurtiketa izan zen, urrutitik eginda­koa; azken honek langa jo zuen. Atsedenaldira golik sartu gabe iritsi ziren bi taldeak.
Deskantsutik bueltan, kon­­fiantza gehiagorekin ari­tu zen Astigarragako tal­dea. Patiduaren kontrola izan zuten, baina lehenengo za­tian gertatu zen moduan, ez zuten porteria zeharkatzen asmatu. Partidu bukaeran Mariñok sartu zuen gola, baina arbitroaren laguntzai­leak jokoz kanpo pitatu zuen.
Puntu bat gehiagorekin itzuli zen Mundarro, baina sailkapenean jaitsiera pos­tue­tan da berriz ere. Aste­buruan azken sailkatuaren bisita jasoko dute Zar­ku­mendegin: Behobia. Partidu garrantzitsua izango da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!